KURTSO HASIERA BELABIETAN

Oinarrizko taldea irailak 1en hasiko da eta eskolarrak iralak 8n.

Denboraldi honetan hauek izango dira eskeintzen ditugun ordutegiak:

Txikiak (HH, LH1 eta LH2): Astelehen 16.45-18.15 edo/eta ostiral 17.30-19.

Benjaminak (LH3 eta LH4): Asteazken 16.30-18 edo/eta ostiral 17.30-19 (taldeko lana).

Benjaminak (LH3 eta LH4): Asteazken 18-19.30 (bakarko lana).

Alebinak (LH5 eta LH6): Asteazken 16.30-18 edo/eta ostiral 17.30-19 (taldeko lana).

Alebinak (LH5 eta LH6): Asteazken 18-19.30 (bakarko lana).

Infantilak (DBH1 eta DBH2): Astearte eta ostegun 16.30-18 edo 17.30-19.

Infantilak (DBH1 eta DBH2): Astearte eta ostiral 17.30-19

Kadeteak (DBH3 eta DBH4): Astearte eta ostegun 17.30-19

Jubenilak: Astearte 16.30-18 eta ostiral 16-17.30

Seniorrak: Astelehen 18-19.30 eta ostiral 16-17.30

Kadeteak, jubenil eta senior: Asteazken 16-17.30 edo/eta ostiral 17.30-19 (bakarko lana).

Norbaiti ordutegia ez bazaio ondo etortzen belabietagimnasia@gmail.com idatzi.

KURTSO BUKAERA BELABIETAN

Azken torneoak eta jaialdia ospatuko dira ekainak 16tik 18ra.

Ostiralean, ekainak 16an, arratsaldeko 17.15tan kurtso bukaerako jaialdiari hasiera emango diogu. Belabietako gimnastek eta beste herrietatik etorritakoek (Anoeta, Bidania, Berastegi, …) parte hartuko dute. Bukaeran zozketa bat egingo dugu, txartelak salgai egongo dira emanaldian zehar euro bateko prezioan. Bukatutakoan, Ibarrako plazan afari merienda bat antolatu dugu.

Larunbatean, ekainak 17an, «Ciudad de Logroño» torneoan parte hartuko dugu, bertan oinarrizko jubenil taldeak, Inko Oruesagasti eta Maddi Iguaranek parte hartuko dute.

Igandean, berriz, Open Internacional Vitoria txapelketan parte hartuko dugu. Berriro ere, oinarrizko taldeak eta Inkok mazoekin parte hartuko dute. Zuzeneko emankizuna egongo da ere, Belabieta taldeak 10.30tan eta Inkok 12.45tan parte hartuko dute. Hauxe da txapelketaren esteka:

https://www.gimnasiavitoria.com/es/content/pages/6538

BELABIETA BERRIRO TXAPELDUN

Belabieta Infantil Anoeta txapeldun Itzal torneoan.

Maiatzak 7an, Gasteizeko Abetxuko kiroldegian, Itzal torneoa ospatu zen. Bertan, Belabietako kadete B taldeak 6. postua lortu zuen eta infantil Anoeta taldea txapelduna izan zen. Han ere, oinarrizko jubenil taldeak erakuastaldi bat egin zuen.

Apirilak 27tik 30era, Santanderreko Kirol Jauregian, Espainako Kopa ospatu zen eta bertan oinarrizko taldeak 22. postua lortu zuen. Apirilak 16an, Euskal Ligan, talde honek zilarrezko domina lortu zuen.

Zorionak gimnasta guztiei egiten duzuen lanangatik!!

Denboraldi izugarria Belabieta Kirol Klubean

Hilabete hauetan Belabietako gimnastek hainbat txapelketa eta torneoetan parte hartu dute.

Alde batetik, oinarrizko jubenil taldeak Ansoaingo torneoan 8. postua lortu zuen, Gipuzkoako txapelketan eta Euskadiko Ligaren I. fasean 3.ak izan ziren, Espainako Koparako sailkapena lortuz.

Bestaldetik, Belabietako jubenil B taldeak 1. sailkatu dira Gipuzkoako txapelketan parte hartzeko. Kadete B taldeak 5., kadete C Orixe 3. eta Herrikide taldeak 2.ak. Bakarkako lanean, Irati Larreta (1.) eta Uxue Estivarizek (8.a) Gipuzkoako txapelketan parte hartuko dute. Belabietako beste kadeteak hauek dira: Maialen Azpiroz (10.), June Makibar (11.) eta June Martinezek (12.).

Belabietako infantil C Anoeta 16. postua lortu zuen, eta Orixe 12.a, Gipuzkoako sailkapena lortuz.

Azkenik, Belabietako infantil C Orixe taldeak Tolosako torneoan 8. postua lortu zuen, eta Beti Aurrera torneoan 5.a. Kadete B taldeak berriz, Tolosan 5. eta Gasteizen (Beti Aurrera torneoan) zilarrezko domina lortu zuten. Bertan, Irati Larreta 4. postua lortu zuen eta Uxue Estivarizek 5.a.

https://ataria.eus/komunitatea/Belabietagimnastika/1678990690063-oinarrizko-jubenilek-seigarren-postua-antsoainen

https://ataria.eus/komunitatea/Belabietagimnastika/1679593878149-belabietako-gimnastak-ibarran-aritu-dira-lehiatzen

https://ataria.eus/komunitatea/Belabietagimnastika/1680259304596-belabieta-taldekoak-infantil-mailako-bigarren-fasean

https://ataria.eus/ibarra/1680538771229-belabietako-jubenilak-hirugarren-gipuzkoako-txapelketan

I. VILLA DE ERMUA TORNEOA

I Torneo Villa de Ermua, otsailak 25an ospatu zen, Belabieta, Itsaslur, Zubi Berri eta Ipurua Klubek antolatuta.

Bertan, jubenil B taldeak 6. postua lortu zuen eta kadete tan B taldeak 14., Orixe taldeak 15 eta Herrikide taldeak 16. postuak lortu zituzten.

Hurrengo topaketa oinarrizko jubenil taldeak izango du, Ansoain torneoan parte hartuko baitute martxoak 5an goizez.

3. postua Macaren Milla torneoan

Oinarrizko jubenil taldeak denboraldiari hasiera eman dio Macarena Milla torneoan.

Larunbatean, Bermeoko Arene kiroldegian, Xixili taldeak antolatutako txapelketa ospatu zen.

Bertan, Belabietako oinarrizko taldeak 3. postua eskuratu zuen, hasiera ezin hobea ematen denboraldi berri honi.

Aurten taldea, Inko Oruesagasti, Laia Ortiz, Nagore Imaz, Maddi Iguaran, Olaia Arostegi, Eider Lasarte eta Laida Olazabalek osatzen dute.

Hurrengo topaketa «Villa de Ermua» torneoan izango da. Han, Belabietako jubenil B, kadete b, kadete Orixe eta kadete Herrikide taldeek txapelketan parte hartuko dute. Berriz, infantil Orixe, June Martínez eta oinarrizko jubenil taldeak erakustaldia moduan parte hartuko dute.

Infantilen 1. txapelketa eta Macarena Milla Torneoa

Igandean, otsailak 12, Donostiako Karmelo Balda Frontoian egindako lehiaketan Belabieta gimnastika erritmikoko taldeko Orixe eta Herrikide infantil taldeek parte hartu zuten.

Infantil Orixe taldea Maitane, Amane, Maialen, Elene, Oihane eta Naiak osatzen dute eta 14. postua lortu zuten. Herrikide infantil taldeak, aldiz, 17. postua lortu zuen eta ondorengo gimnastek osatzen dute: Evelyn, Inge, Henar, Maren eta Iratik.

Larunbatean, aldiz, oinarrizko taldeak Macarena Milla torneoan parte hartuko du. Horrela denboraldiari hasiera emango diote.

Belabietako amateur eta benjamin gimnastak martxan

Larunbatean, otsailak 4, Bergarako Labegaraieta kiroldegian amateur mailako gimnastek parte hartu zuten. Igandean, benjaminen topaketa ospatu zen Hernaniko kiroldegian. 

Amateur mailako txapelketaren barruan, goizean jubenil B mailako taldeak lehenengo postua eskuratu zuen, talde honetako kideak Leire Bengoetxea, Uxue Estivariz, Aitana Manterola, Alaitz Aguirre eta Aitana Zubeldia dira.

Arratsaldean, berriz, kadete C mailako Orixe taldea bigarren izan zen eta Herrikide hirugarren. Ondorengo gimnastez osatuta daude talde hauek: Aitana García, Irati Artutxa, Nora Kandoutch, Irantzu Echarri, Uxue Echarri, June Vitoria, Naroa Aranalde, Maddi Tejeria, Irati Tejeria eta Ane Irazusta.

Kadete B mailan 5. postua eskuratu zuen ondorengo gimnastek osatzen duten taldeak: Uxue Ugartemendia, June Makibar, Irati Larreta, Mireia Larreta eta Maialen Azpiroz.

Bakarkako lanean, berriz, ondorengo emaitzak lortu zituzten Belabietako gimnastek: pilotarekin Irati Larreta txapeldun, June Makibar zazpigarren, Uxue Estivariz hamargarren, Maialen azpiroz hamaikagarren eta June Martinez hamabigarren.

Benjaminen topaketari dagokionez, Belabietako Uzturpe eta Samaniego taldeek parte hartu zuten eta hurrengo topaketa martxoaren 12an izango dute.

Hurrengo txapelketei dagokienez, otsailak 18an Bermenon Belabietako oinarrizko taldeak kurtso berriko lehenengo txapelketa izango du eta amateurrei dagokienez, otsailak 25ean I Villa de Ermua torneoan parte hartuko dute infantil Orixe taldeak eta June Martinez-ek, zeinetan oinarrizko taldeak ere parte hartuko duen.

NATURAL KILLER-REK OINARRIZKO TALDEA JANTZI DU

Belabieta Kirol Klubak eskerrak eman nahi dizkio, Natural Killer, bertako kirol arropa markari oinarrizko jubenil taldeari egin dizkion leggins eta top-engatik. Gainera aukera eman digu klubeko beste arropak egiteko:

-Leggins 30€

-Top-a 25€

-Sudadera 35€

-Kamiseta beltza 15€

Eskaera egiteko 657719533 edo belabietagimnasia@gmail.com mezu bat bidali.

Beste aldetik, Natur Killer-en web gunearen esteka uzten dizuegu: https://natkiller.com/

Azkenik, klubean sokadun motxilak 8€tan eta motxila haundiak 20€-tan saltzen ditugula.

BELABIETA 3. GASTEIZEKO TORNEOAN

IRATI LARRETAK 2. POSTUA LORTU ZUEN PILOTAKO ARIKETAREKIN.

Gasteizeko torneoarekin denboraldia bukatutzat eman dute Belabietako oinarrizko jubenil taldekoek. Bertan 3. postua eskuratu zuten amaiera ezin hobea emanez laugarren denboraldi honi.

Bestealdetik, Belabietako kadete gimnastek ere parte hartu zuten. Hauentzat, berriz, denboraldiari hasiera izan da. Irati Larreta txapeldunorde izan zen pilotarekin. Maialen Azpiroz seigarren izan zen, Uxue Estivariz zortzigarren, June Makibar hamabigarren eta June Martinez hamahirugarren.

Atariak argitaratutako albistearen esteka hauxe da: https://ataria.eus/komunitatea/Belabietagimnastika/1671011549378-batzuentzat-amaiera-besteentzat-hasierahttps://ataria.eus/komunitatea/Belabietagimnastika/1671011549378-batzuentzat-amaiera-besteentzat-hasiera

Fotografía Oficial RFEG
Fotografía Oficial RFEG